BERRIAko jarraitzaile gazte gehienek adierazi dute kartetan jokatzen dutela

Gure galderari sare sozialetan erantzun diotenen artean, musa eta eskoba dira jokorik gogokoenak.

Kartetan Iholdin (Nafarroa Beherea). GILLAUME FAUVEAU / IPARLA
Kartetan Iholdin (Nafarroa Beherea). GILLAUME FAUVEAU
Edu Lartzanguren.
2024ko maiatzaren 13a
19:31
Entzun

Gainbeheran daude Euskal Herrian karta jokoak? Kanpoko jokoek ordezkatu al dituzte musa, briska, tutea...? Galdera horiei erantzuteko, erreportajea argitaratu zuen BERRIAk maiatzaren 8an. Adituei galdetuta, gazteengan zaletasuna berriz pizten ari dela ondoriozta zitekeen.

BERRIAk ere egin du bere ikerketa informala. Sare sozialetako jarraitzaileei galdetu die karta jokoetan aritzen ote diren, eta, hala bada, zein jokotan.

Ondorioztatu ahal izan dugunez, galdeketari erantzun diotenen artean, igartzen da gazteen artean badagoela interesa. X sare sozialaren bidez erantzun dutenen artean, %37,3k bere burua jokalari gaztetzat definitu du. Gazteen %17,6k erantzun dute ez dutela jokatzen.

Euren burua «ez-gazte» gisa definitu dutenen artean, ehunekoak alderantzizkoak dira: %17,6k erantzun dute jokatu egiten dutela, eta %27,5ek esan dute ez direla kartetan aritzen.

Telegram sare sozialetako jarraitzaileek baieztatu egin dute joera: gazteen %30k adierazi dute jokalariak direla, eta gazte ez direnen artean beste hainbestek adierazi dute ez dutela jokatzen. Halere, helduagoen artean %26k ere esan dute jokatzen dutela.

 

Zertan jokatzen dute jokatzen dutenek?

Hori argitzeko bigarren galdeketa egin du BERRIAk.

Gehienak eskoban aritzen dira, eta musa da bigarren jokorik gogokoena.

 

X sare sozialean, berriz, musean aritzen dira gehienak, eta ondoren datoz eskobazaleak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.