Berri Txarrak-en agurreko kantak, Hamaikan

jakes goikoetxea
2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Urtebete da Berri Txarrak taldeak Iruñeko Navarra Arenako agurreko bi kontzertuak eman zituela. Kontzertu jendetsuak izan ziren —aretoa bete egin zuten bi gauetan—, kontzertu gogoangarriak taldearen milaka zalerentzat. Urteurrena eta Berri Txarrak-en garrantzia baliatuta, Hamaika telebista programa berezia eskaintzen ari da asteburuan: Ikusi Arte urtebete. Berri Txarrak. Navarra Arenako kontzertuetako abesti batzuk grabatu, editatu eta gorde egin zituzten. Orain, urteurrenerako, ia ordu erdiko programa osatu dute.

Saioa ostiral gauean ikusi ahal izan zen lehen aldiz, eta atzo ere eman zuten. Baina gaur bertan bi ordutan ikusi ahal izango da: 15:30ean eta 20:00etan. Hortik aurrera, Hamaika telebistaren webgunean egongo da ikusgai: hamaika.eus

Lekunberrin (Nafarroa) taldeari egindako muraletik abiatu, eta guztira zazpi kantaren zuzeneko grabazioek osatzen dute Hamaika telebistaren programa bereziaren hezurdura, taldearen ibilbidea laburbiltzeko: Eskuak, Gelaneuria, Infrasoinuak, Ez naiz aldatuko, Jaio.Musika.Hil, Ikasten eta Oihu. Kantez gain, kontzertu haietako giroko irudiak ere ikusi ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.