Berri Txarrak Buenafuenteren eta Broncanoren saioetan izan da

Berri Txarrak-ek Katedral bat kanta jo du zuzenean, Andreu Buenafuentek aurkezten duen Late Motiv saioan. Ondoren, La Resistencia programan elkarrizketatu dute Gorka Urbizu taldeko abeslaria. Bideoak albistearen barruan.

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslaria, atzo, David Broncanoren 'La Resistencia' telebista saioan.
2018ko maiatzaren 9a
19:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da ohikoa euskaraz abesten duen musika talde bat Espainiako telebista saio ezagun batean ikustea, baina Berri Txarrak taldeak frogatu du muga horiek apurtzen badakiela. Atzo, Espainian ezagun den Late Motiv saioan jo zuen zuzenean, Andreu Buenafuente aurkezle ospetsuak gidatzen duen Late Motiv saioan. Katedral bat abestia eskaini zien ikus-entzuleei.

Late Motiv saioa amaitu ostean, haren segidan emititzen den La Resistencia programan elkarrizketatu zuten Gorka Urbizu taldeko abeslaria. Elkarrizketako hainbat pasarte zabaldu ditu saoak sare sozialetan. Galderetako bati erantzunez, Urbizuk David Broncano aurkezleari azaldu dio bankuan 5.000-6.000 euro inguru dituela, eta erantzunak harritu egin du aurkezlea.

Beste pasarte batean, Beyonce abeslariari asteburu bateko plana zapuztu ziotela kontatu du Urbizuk.

Elkarrizketa osorik ikus daiteke ondorengo bideoan:

[youtube]https://youtu.be/FtP3WSKAYFo[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.