Belcebluesen lan berria, kalean

Bergarako Infernukua tabernan aurkeztuko dute azken lana, 'Diabulus in musika', gaur 19:30ean

Asier Elorza, Ibon Larrañaga eta Oihan Vega. BENCEBLUES.
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Bluesa eta blues rocka uztartzen dituen Bergarako taldea gero eta indartsuago dabil. Orain dela gutxi atera dute bigarren diskoa, eta taldearen jaioterrian aurkeztuko dute gaur, 19:30ean, Infernukua tabernan.

Bluesa oinarri hartuta, soinu indartsuak eta ahotsak lantzen dituen taldetzat dute beren burua, musika beltzaren eta zuriaren ezaugarriak nahasten dituen taldetzat.

Abenduan kaleratu duten bilduma horretan kolaborazio asko ageri dira, eta oso azpimarragarriak, gainera; esate baterako, Su ta Garreko Aitor Gorosabelek gitarra jo du pare bat abestitan, eta beste batean ahotsa jarri du. Era berean, Arima Beltza eta Jhon & The Sugramars taldeko Jon Gurrutxagak ahotsa jarri dio beste abesti bati, ohiko soul ukitua emanez. Isra Santamaria abeslariak, Txurruka piano jotzaileak eta Satan Ass taldeak ere parte hartu dute.

Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa erabiltzen dituzte, eta, tartean, gustuko dituzten hainbat blues talderen moldaketa batzuk ere eskaintzen dituzte.

Belceblues taldeak gazteentzako kontzertu didaktikoak ere ematen ditu. Kontzertu horien helburuak honako hauek dira: ezagutza musikala aberastea, musikarekiko interesa piztea eta entzuleak musika tresna ezberdinetara hurbiltzea.

BELCEBLUES

Non. Bergarako Infernukua tabernan

Noiz. Gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.