Belaskoainen lanak, Uharten

'Middle Clash' erakusketa ikus daiteke hilaren 19ra arte; gizarteko arazoak erretratatzen ditu

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Mikel Belaskoain Iruñeko artistaren Middle Clash erakusketa ikusgai dago Uharte Buldain Fundazioan, abuztuaren 19ra arte.

Egungo klase ertainaren inguruan eta errealitatearekin duen talkari buruzko hausnarketan oinarritutako lana da. Gizarteak duen ezinegon sakonak kezkatzen du Belaskoain, eta hori islatu nahi du.

Gizakia erretratatzeko ziurtasunaren alde agertzen da Iruñeko artista. «Ziurtasunik ez dago, ordea, lortutako ongizate hauskorra galtzeko beldur baitago erretratatutako pertsonaia». Belaskoainek segurtasun gabezia hori guztiz estetikoa dela iritzi du, bai gainazalean, bai eta sakonean ere.

Belaskoainek class (klasea) eta clash (talka) hitz-jokoa erabiltzen du klase ertainaren eta errealitatearen arteko lotura azaltzeko, eta ikusleek horren inguruan gogoetatzea nahi du. Clash hitzarekin talka esanahia nabarmendu nahi izan du, baina omenaldi txiki bat ere egin nahi izan dio The Clash taldeari, Joe Strummerrek eta haren figurak egun izan duten eraginak zoratu egiten baitute.

Erakusketa ikusteko aukera astelehenetik ostiralera egongo da, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

'MIDDLE CASH' ERAKUSKETA, MIKEL BELASKOAINEN MARGOAK

Noiz. Abuztuaren 19ra artezabalik.

Non. Uharte Buldain Fundazioan (Uharte, Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.