Baztango natura, zintzilik

Baztango paisaiak margotu ditu Tomas Sobrinok; artistak dioenez, arimaren egoeren erakusgarri dira

Baztango paisaiak biltzen ditu El placer de mirar erakusketak. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baztan ibaiaren ertzean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean (Nafarroan), Tomas Sobrino margolariaren El placer de mirar erakusketa dago ikusgai. Baztan ibarreko orotariko koloretako natura eta paisaiak biltzen ditu pintura bildumak. 48 lanek janzten dute barroko garaiko jauregiaren lehen solairua; irailaren 1era arte izango da artelanak bisitatzeko aukera, astelehenetik ostiralera.

Bidasoa ibiak sorturiko olatu txiki bat, mendialdea edo basoko paisaiak ikus daitezke zintzilikaturiko margolanetan. Sobrinok adierazi du margotutako paisaiak arimaren egoeren erakusgarri direla: «Sentitzen duenaren arabera ikusten du rtistak, eta sentitzen duena soilik margotzen».

Ikuslearen begirada oso garrantzitsua da artistarentzako. Hori aztertzeko, erakusketaren bisita ordu guztietan kultur etxean izan ohi da Sobrino, bisitarien iritzia ezagutzeko.

Erakusketaren sarrerako telebistan Baztan ibarreko natura biltzen duen argazki erakusketa musikatua dago; Whitney Houston abeslariaren I will Always Love You doinuarekin girotutako argazki multzo bat ikus daiteke.

Pintores del Bidasoa izeneko margolarien taldeko kide da Sobrino, eta 1995. urteaz geroztik antolatu ditu erakusketak Elizondon.

'EL ARTE DE MIRAR'

Noiz. Irailaren 1era arte.

Non. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.