2018ko azaroaren 24a
00:00
Abereak, eskulangileak, eta lurrak emandako produktuak izango dira protagonista gaur Goizuetan. Askotariko postuak eta produktuak egongo dira ferian: taloak, eztia, gaztainak, egur taila eta beste. Kirolak ere izango du tartea: giza proban arituko dira nor baino nor gehiago Goizueta eta Emarri taldeak. Jai giroa arratsaldera arte luzatuko da, musikaldia egongo baita udaletxearen atarian, 18:00etan hasita.
Azienda, artisau eta nekazaritza feria
Gaur, 10:00etan hasita, Goizuetan (Nafarroa).