Azoka
Baserria ezagutu, bildotsa dastatu
Baserri eta Okela Eguna dute gaur, Markina-Xemeinen. Azokarekin ekingo diote, 10:00etan. Bazkalostera arte izango dira postuak. Mendi jakintzie berreskuratuz egitasmoa aurkeztuko dute, 11:45ean. Eguerdian, berriz, bidots haragiarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira. Iluntzean, musikaren tartea izango da: erromeria ibiltaria eta Atom Rhumba taldearen kontzertua egongo dira, azken hori Uhagon kulturgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu