Basarriren bertsoen inguruan

Andoni Egañak Iñaki Eizmendiren bertsogintzaz jardungo du, hitzaren artistaren mendeurrena dela eta

Zarauzko Sortaldea gunean (Malekoian) mintzatuko da Andoni Egaña. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Ehun urte beteko dira aurten, Iñaki Eizmendi Basarri bertsolari eta kazetaria jaio zela. Ospatzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte apiriletik, eta azarora arte jarraituko dute. Gaur, Basarri eta bertsogintza hitzaldia emango du Andoni Egañak, hitzaren artistahark txikitatik bizitoki izandako Zarautzen (Gipuzkoa).

Basarri, Errezilgo Granada baserrian jaio zen, 1913ko azaroaren 27an, baina zazpi urte zituelarik, familia osoa Zarauzko Azken Portu tabernako etxera joan zen bizitzera. Zarautzen bertan hil zen, 1999ko azaroaren 3an.

Haren bertsolaritza aztertuko du Egañak gaur, Sortaldea kultur eremuan (Malekoian). Batez ere, bat-bateko bertsolaria izan zen Basarri. 1936ko gerraren ondorengo izen nagusietakoa da harena, Uztapide eta Enbeitarekin batera. Horrez gain, bertsoak idatzi eta argitaratu zituen: Basarri'ren bertso-sorta (1950), Kantari nator (1960) eta Laugarren Txinpartak (1966). Atano III.aren biografia idatzi zuen, bertsotan. Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusia irabazi zuen 1935ean eta 1960ean.

Azaroaren 29an egingo dute haren omenezko ekitaldi nagusia. Basarritik Azken Portura ikuskizuna taularatuko dute, eta Zarautz Abesbatzak kontzertua emango du.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Sortaldea kultur eremuan, Zarautzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.