LEONEN GILTZAK

Barrabilak mahai gainean

Nora Arbelbide Lete.
2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Indarkeria matxistaren heinaren pultsua hartzeko balio dute niretzat Baionako bestek. Arazo horri begira urte batetik bestera izan daitezkeen aitzinamenduak edo atzerapenak neurtzeko. Bestak izan ala ez, zertan da asteburu honetako pultsua ? Hor dut irudia: Polizia etxera salaketa jartzera doan biktimarena. Baionako polizia etxean harrera txarra izatea ez da kontu berria. Baina aurten, gainera, polizien burua Gerard Darmanin Barne ministroa dute Baionako ez-bestek. Bortxatu izanaz akusatu ministroa.

Ministroaren esplikazioak: «mutil gazte baten bizia» zuela lehen. Eta Emmanuel Macron Frantziako presidentearen esplikazioa: «Gizonez gizon mintzatu gara».

Ongi gaude, ezta?

Biktima nola joanen da polizia etxera lasai? Eta horrela segitzen dute diskurtsoek. Darmaninen hitzetan: «Autoritatea berresten». Barrabilak mahai gainean jarri, hori da eredua. Zinez nork duen manatzen argi utzi nahi dute. Susana Faludiren Backlash (Erreakzioa) bete-betean. Hau da, feministek egin urrats bakarra bera ordainarazi behar horretan gaude.

Gizon bortitzen zigorgabetasuna indartua da, eta emazteak, gezurtariak direla.

Eta hor dut beste irudia: aitzineko bestetan bezalaxe, aurten ere bestak izan balira, mutilak taldean, Boys' club etara birilitate toxiko eta bortitz hori berresten, beren artean, botere joko ergeletan, neskak objektifikatuz, lehiako tresna bilakaraziz.

Pultsua ez du ona egoerak. Hamabost urte pasatu direla Jean Grenet orduko Baionako auzapezak publikoki emazteak berak beren bortxaketen hobendun izateaz akusatu zituenetik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.