Barneko mendizaletasuna

Gentz del Valle artistak zenbait lan jarri ditu Bilboko Vanguardian, emakumeari, naturari eta barne paisaiei buruz

Emakumetasunaren, naturaren eta barneko paisaien inguruko lanak bildu ditu artistak Bilbon. VENGUARDIA GALERIA.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Menditik ibarra eta, apur bat harago, itsasoa ikusten den bezala, mendia ikusten du Gentz Del Valle artista lekeitiarrak. Barruko mendia erakusketa jarri du Bilboko Vanguardia galerian (Mazarredo 19), otsailaren 14ra arte.

EHUko Arte Ederren Fakultatean irakasle da del Valle. Aspaldi ari da lanean emakumetasunaren inguruko arketipoak ikertzen. Bide horretan, gizakiaren eta naturen arteko harremanari ekin dio oraingoan, baina ez bereizitako bi gauza bezala, baizik eta barruko eta kanpoko naturaren arteko elkarrizketa gisa.

«Erakusketak ez du ikusten mendia bakarrik leku fisiko gisa. Haatik, interpretazio arrazional, ideologiko edo sozilogikotik harago, barruko paisaietan sartzen da», dio egileak. Lanbroaren mantapean, geure baitan pizten bazter miresgarriak erretratatu nahi ditu, eta, ezinbestean, emaitza enigma gisa ikusten da:«Zer da lanbroturik agertzen zaigun errealitatea, inongo erabilera ideologikok beretzat har edo amaitutzat har ezin dezakeena?».

Marrazkiak, argazkiak eta eskulturak erabiltzen ditu artistak hausnarketa horretan. Marrazkigintza funtsezkoa da bere lanean. Horren inguruko hausnarketak En ausencia del Dibujo liburuan bildu eta argitaratu ditu lehen ere.

'BARRUKO MENDIA'

Noiz. Otsailaren 14ra arte.

Non. Bilboko Vanguardia galerian (Mazarredo 19).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.