«Balio eraldatzaileak», 97 FM irratiko 'Bidegorritik' saio berrian

Patxi Gaztelumendi. BOB EDME.
Edu Lartzanguren.
2015eko irailaren 17a
00:00
Entzun
«Irrati emankizun berria, ezkerretik ibili gura duenarentzat». Horrela definitzen du bere burua Bidegorritik saioak. Patxi Gaztelumendi (Larrabetzu, Bizkaia 1972) kazetariak abiatuko du gaur, 13:00etan, Bilbo Handiko 97 FM irratian. Pil-pilean diren gaiez, kulturaz, Internetez, sukaldaritzaz eta musikaz arituko dira saioan, besteak beste. Gailu eramangarrietan entzuteko saioa izango dela adierazi du Gaztelumendik, «irratia, kontzeptu gisa, vintage delako gaur». Ostegunetan egingo dute zuzeneko ordubeteko emankizuna, eta irratiaren gunean streaming bidez emango dute. Ondoren, Arrosa sareko irratietan zabalduko dute. «Balio eraldatzaileak izango ditu saioak», Gaztelumendik esan duenez. Izaeraz, «irekia» izango da, eta «elkarrekintza» lortu nahiko du, Twitterreko traolez harago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.