Balerdi Balerdi eta Bide Ertzean

Euskarazko poparen beteranoek elkarrekin joko dute Barañainen, eta «sorpresa itzela» iragarri dute

Balerdi Balerdi taldea, Durangoko azken Euskal Liburu eta Disko Azokan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Euskarazko popa rara avis zenean euren buruarengan sinistu zuten bi talde elkarrekin arituko dira gaur Barañainen, fede hori eta musikarenganako maitasuna ospatzeko. Kontzertuaren amaieran «sorpresa itzela» egongo dela iragarri dute.

Halere, ustekaberik handiena kontzertu hori iragartzerakoan eman du taldeak: Petti fitxatu dutela eta Balerdi Balerdiko gitarra jotzaile eta korista bihurtu dela.

Euskarazko power poparen aitzindaria izan zen Balerdi Balerdi, soinu gogorrak nagusi ziren garai batean: hiru disko grabatu eta oso kritika onak jaso arren, gutxi saldu zuen taldeak, eta bertan behera uztea erabaki zuten kontzertu batean hamabi ikusle baino ez zituztenean.

Duela hilabete batzuk berriz bildu du taldea Toño Murok, eta, Atzetik datorren bultzada diskoa plazaratu dute. Bide Ertzean taldeko Imanol eta Joni Ubeda anaiek lagundu dute Balerdi Balerdi berriro osatzen, hainbatetan gonbidatu baitituzte beraiekin jotzera. «Sarri esan izan dugu Leioan EHUko lehen mailan ginenean erre arte entzun genituela Balerdi Balerdiren kantuak», adierazi dute Bide Ertzean taldeko kideek. «Toño Muro eta Balerdi Balerdi taldearen zale amorratuak gara». 77 diskoko doinu berriak aurkeztuko dituzte.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Barañaingo auditoriumean, Barañainen (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.