ZINEMA. Gaueko sari banaketarekin amaitu zen 16. Animadeba jaialdia, atzo, Deban (Gipuzkoa), eta Balasz Turai hungariarraren Amok filma hautatu zuten garaile. Epaimahaiak lanaren «iruditeria originala» eta «istorioaren indarra» goraipatu ditu, «emakumea biktima roletik aparte erakusten duena». Gidoi onenaren saria, berriz, Ania Kaspi Shemaren eta Miri Dochikianen Picles lanarentzat izan da, eta hark eraman du Euskal Herriko zenbait zineklubek banatzen dute K saria ere.
Epaimahaikideen aipamen berezia Rich Farriaren From the Top film laburrarentzat izan da, eta Publikoarena, berriz, Martina Generali, Simone Pratola eta Francesca Sofia Rossoren La Notte-rentzat. Jaialdiaren ohorezko gonbidatua Signe Baumane zinemagilea izan da aurten; epaimahaikide izan da, Carmen Cordoba zinemagilearekin eta Ligia Soare programatzailearekin batera.
Balasz Turairen 'Amok' gailendu da Animadeban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu