Bakailaoa plantxan, barazki goxatuekin

(ID_13908314) (/EZEZAGUNA) img-20240522-wa0002
Iker Markinez.
2024ko maiatzaren 24a
05:00
Entzun

Iker Markinez sukaldariak bakailaoa oinarri hartuta prestatu du aste honetako errezeta.

Bakailaoa 700 g

Piper berdea, 4

Tipulin freskoa, 12

Cherry tomateak, bi dozena.

Oliba olioa

Gatza
1. urratsa

Etxera iritsi eta sukaldean aritzeko presaka eta denbora gutxirekin gabiltzanerako errezeta aproposa dugu gaurkoa. Azken pausoa izan ezik, beste guztia aurreratuta utz dezakegu. Beraz, hiruzpalau minutuan plater eder bat dastatzeko aukera izango dugu.

2. urratsa

Osagai guztiak sailkatu. Bakailao puska handiak izango ditugunez, hamar bat xaflatan moztu. Ez daitezela oso handiak izan. Tuper batean jarri, eta bakailaoari olio tanta bat bota. Tapa jarrita, hozkailuan gorde.

3. urratsa

Piper berdeei haziak kendu, garbitu eta erditik moztu. Tira zabaletan moztu, goitik behera. Zartagi batean erregosten jarri, su bizian, olio tanta batekin, gehiegi egin gabe. Gutxi gorabehera, hamar bat minutuan eduki. Gatz pitin bat gehitu. Hori ere tuper batean jarri, eta hozten utzi.

4. urratsa

Tipulina juliana moduan moztu, eta zartagin batean erregosten jarri, baina su ertainean, olio tanta batekin, eta taparekin estalita. Gutxi gorabehera, 30 bat minutuz eduki. Gatz pitin bat gehitu. Hori ere tuper batean jarri, eta hozten utzi.

5. urratsa

Cherry tomateak laurdenetan moztu, eta zuzenean tuper txiki batean jarri.

6. urratsa

Tipula eta piper berdeak hoztuta daudenean, hiru tuperrak hozkailuan sartu. Osagaiak horrela prestatuta, hozkailuan pare bat egunez ere gorde ditzakegu.

7. urratsa

Platera prestatu nahi dugun egunean, osagai guztiak hozkailutik atera. Bi zartagin sutan berotzen jarri. Batean, tipula ipini, gainean piper berdeak eta cherryak sakabanatu. Tapa bat jarri, eta berotu su ertainean, bost minutuz. Oliorik gabe, oso ondo berotu beste zartagin bat, eta, plantxa balitz bezala, bakailao puskak plantxatik pasatu. Baina adi, denak batera ez egin; aldiko bost xerra sartu gehienez. Bakailaoa plantxan jarri ostean, olio pixka bat eta gatz pitin bat gehitu. Pare bat minutuan alde bakoitzetik egitea nahikoa izango da.

8. urratsa

Platereratzean, barazkiak plateraren azpialdean jarri eta bakailao zatiak gainean jarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.