Baimenak 15 urterako bihurtu ditu Jaurlaritzak

Irratirako eta telebistarako baimenak lehia libreko interes orokorreko zerbitzu bilakatuko dira

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak emandako telebista eta irrati baimenak hemendik aurrera hamabost urterako izatea onartu dute. Orain arte, hamar urterako ziren. Horrela, Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioko Lege Orokorrera egokituko dira baimenak.

Horrez gain, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen modelo berri bat ezarriko da. Aurrerantzean ez dira zerbitzu publiko gisa definituko, baizik eta lehia librean ari diren interes orokorreko zerbitzu gisa.

Tokiko telebistei, bestalde, itzuli egingo dizkiete eskatu zizkieten bermeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.