... urte batez181 aldiz jo zuela Astrainen balsa Riau-riauan?
1980ko hamarkada tentsio politiko handiko garaia izan zen, eta horrek isla izan zuen Riau-riau-aren moduko ekitaldietan. Uztailaren 6ko arratsaldean, udalbatzak egin ohi zuen segizioa amaigabe egiten zen garai hartan, herritarrek zinegotziei protesta egiten baitzieten, eta biltzen zen jendetzak oso-oso motel joatera behartzen zuen. Pamplonesak Riau-riauan jotzen zuen, eta 1980koa eta 1981ekoa bereziki luzeak izan ziren; bost ordu inguru iraun zuten. Manuel Turrillasek poltsikoan txitxirioak eramaten zituen, eta, Astrainen balsa jotzen zuten bakoitzean, txitxirio bat beste poltsara aldatzen zuen. Horrela jakin zuten 181 aldiz jo zutela. 1983an eta 1984an, bertan behera geratu zen Riau-riaua, 1985ekoa bai iritsi zen amaierara, baina, hortik aurrera, bat bera ere ez zen ailegatu, eta 1991n betiko eten zen Riau-riau ofiziala. 1996an, orduko udalbatzak beste saiakera bat egin zuen, baina huts egin zuen. 2006tik, Mutilzarra peñak antolatuta, Riau-riaua egiten da, eta bertan jotzen du Pamplonesak, baina udalbatzak ez du parte hartzen.
... Iruñekoehun tokitaneman dituztela kontzertuak?
Kasik esan daiteke ez dagoela Pamplonesak jo ez duen Iruñeko bazterrik. Ehun toki, ehun kontzertu, gutxienez. Ikastetxeetan, zezen plazan, kirolguneetan, Basotxoan, Volkswagenen, autobus geltokietan (berri zein zahar), Gaiarre antzokian, auzoetan, bi unibertsitateetan... Kontzertu gehien Ziudadelako Armen Aretoan egin du. 1977an jo zuen lehen aldiz. Ordura arte, toki irekietan jo ohi zuen batik bat, eta, teilatupeko gune batean egitearekin batera, kalitatea ere irabazi zuen musika bandak, eguraldiaren gorabeherei erreparatu gabe. Iruñetik kanpo ere hainbat tokitan jo dute: Donostia, Bilbo, Miarritze, Madril, Baiona, Tafalla, Lizarraga, Etxarri Aranatz, Gares, Errenteria, Los Arcos...
... hamar disko grabatu dituztela?
Lehena 1962an grabatu zuten, eta izenburuak dena dio edukiaz: La Feria del Toro (zezenaren feria). Hurrengo diskoa 1990ean grabatu zuten, Elkar argitaletxearekin. Udal gaitero eta txistularien errepertorioa jasotzen du, Pamplonesak lagundua. Urte berean, Pamplonesaren errepertorioaren bildumaren diskoa kaleratu zuten, Pamplonesa izenburupean. Izen bereko beste bat argitaratu zuten, 1996an. Hurrengo urtean, 1997an, San Fermico izenburuarekin, Nafarroako musika herrikoia hartu zuten ardatz, eta, 1999an, Julian Romano gaiteroaren mendeurrena ospatu zuten, haren omenezko diskoa eginez. 2005etik 2007ra, sanferminen inguruko hiru disko kaleratu zituzten: bata, peñen abestiekin; bestea, Turrillas maisuaren pasodobleekin; eta azkena, sanferminetako 22 doinurekin. Azken diskoa 2009koa da.
BA AL ZENEKIEN...?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu