Azpiegituren etorkizuna

Gaur egun, azpiegituraren zati bat bakarrik dago izendatuta ondare gisa; beste asko desagertu egin dira denborarekin. Gelditzen den ondarea nola egoki mantendu da egungo erronka.

Noaingo akueduktua eraberrituta dago, eta intereseko ondarea da. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS.
Iruñea
2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Ura Subitzatik Iruñeko harresietan San Nikolaseko atetik sartzen zen. San Ignazio elizaren ondoren uren biltegia zegoen, eta hortik banatzen zen iturrietara, Luis Paretek diseinatutako bost iturri neoklasikoetara. Iturri horietatik hiru daude oraindik zutik: Navarreriakoa (tokiz aldatua dagoen arren), Kontzeju plazakoa eta Errekoletas plazakoa. Jendea iturrietara joaten zen ura jasotzera edo urketariek banatzen zuten kalez kale.

Duela hiru mendeko azpiegituraren zati txiki bat soilik dago interes kulturaleko ondare gisa izendatua. Gelditzen den azpiegituraren arrastoak nola egoki mantendu da erakusketako bi komisarioek egiten duten galdera. Subitzatik Iruñera dauden arrastoak aurkitzea ez da lan erraza. Noaingo akueduktuak eta Taxoare eta Zolina herrietako murutzarrek dute interes kulturaleko izendapena. «Izendapena azpiegitura guztira hedatuko balitz eta gehiago ezagutarazi, ibilbide bat egin liteke», dio Mujikak. 1953an, Iruñeko Udalak azpiegitura igarotzen zen herrietako udalen esku utzi zuen.

Urak Erreniega mendi magaletik Iruñerriko Mankomunitateak duen ur biltegi berri batera ateratzen dira egun. Lehen, Subitzako etxola horretatik ura ateratzen zen Noaingo akuedukturantz, baina orain bide hori itxia dago.

Subitzatik Noain bitartean agertzen dira gari soroetan gurpilak izeneko harri borobilak, putzuen estalkiak izandakoak. Horien azpitik hodiak doaz. Noain pasatzen dute eta ondoren Taxoare. «Zati asko daude, ezezagunak; ez dira erraz ikusten paisaian, ez daudelako bidean, eta galsoroetan sartu behar da. Azken gurpilak Badostaingo pasealeku baten alboan daude, eta Lezkairun eraisteak egin dira. Iruñea hedatzen joan den heinean, ura ekartzeko azpiegitura puskatzen eta desagertzen joan da», dio Mujikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.