Kultura

Azoka Ziburun

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskara hutsez bete eta biziaraz ditzagun plazak! lelopean ospatuko dute gaur Ziburuko (Lapurdi) laugarren Euskal Liburu eta Disko Azoka. Ziburuko Baltsan elkarteak eta Argia astekariak sortu dute egitasmoa. Jendeari egun osoa euskaraz bizi eta gozatzeko lekua izatea du helburu. Guztira 36 argitaletxe egongo dira herriko plazan. 90 berritasun eskainiko dituzte azokan, eta 25 egilek sinatuko dituzten beren lanak. Joan den urtean azoka hiru gunetan antolatu zuten; aurten, bostetan. Berritasun nagusietariko bat arratsaldea alaituko duen kontzertu gunea izango da. Luzien Etxezaharreta omenduko dute gaur 10:00etan.

Euskal Liburu eta Disko Azoka

Gaur, egun osoan, Ziburun (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.