Nekazaritza ekologikoaren aldeko mugimendua tokiko ekosistema, gizarte eta kulturetara egokitzen den egitasmo globala da. Inozotasun handiz, utopia motore, beste mundu bat posible dela frogatzen ari da egunerokoan. Eta eragile zein bide urratzailea ere bada hainbat arlotan, ez bakarrik laborantza sektorean.
Testuinguru horretan, Euskal Herrian ere gure aletxoa jartzekotan gara. Globalizazioak eta merkatuen logikak bultzatutako desinformazioari eta bioindustriari aurre egiteko, «zerbait» egin beharra zegoen. Gaur sei urte hasitako gogoetari azken bietako sintesi lan sakona gehitu zaio. Horrela, EuskalHerriko lurraldeetako errealitate askotarikoak errespetatuz, eta elkartasuna oinarri, hona erditzear gauden proposamen berria: EHKO, gure laborantza-moldearen identifikatzailea. Euskal Herriko laborantza bio-ekologikoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten laborarien egitasmo kolektiboa da.
Ez dugu ohiko bestemarka bat gehiago izan nahi. Bide berriak urratu nahi ditugu. Hona proposamen berria bi hitzetan. Taldekokide izateko hautua eginez gero,laboraria balio, helburu eta ekintza batzuekin engaiatuko litzateke. EHKO barruan, banakako zein taldekako hobekuntza prozesu baten barruan kokatuko luke bere etxaldea nekazariak edo abeltzainak. Horrek guztiak bere jarduera identifikatzeko, desberdintzeko eta komunikatzeko aukera emango lioke, betiere elkarlana zutabe izanik.
Azaroaren 23an izango diraMaulen sei herrialdetako laborarien VI. Topaketak. Kontaezinak izan diren bilkura eta lan saioen ondoren, garatutako sintesiaren aurkezpenak, zuzenketak, onarpena—hala badagokio—han egingo dira, eta, nola ez, besta!
Zuk ere han izan nahi duzu? Hilaren 15erako izena ematea besterik ez duzu: [email protected].
@Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:
Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47
[email protected]
ENEEK- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65
[email protected]
Elikadura. Eko-tik
Azaroak 23 Maulen: EHKO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu