Osasuna. Aro berriakPsikologia

Autoestimua apala dudala konturatu naiz… Zer egin dezaket autoestimua sendotzeko edo indartzeko? Ibon G.

2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Autoestimua kontzeptuak psikologian egitura konplexua du: bakoitzak bere buruari egiten dion ebaluaketa multifaktoriala da, eta ebaluaketa horri dagozkion pertzepzioak, pentsamenduak, sentipenak eta jokaerak. Autoestimua oinarri garrantzitsua da, zeren beti baitago bakoitzak egiten duen ekintzen oinarrian, eta horrela bakoitzaren barne iparrorratza da, automatikoki eta gehienetan konturatu gabe erabiltzen duguna. Eta, horrez gain, dinamikoa da; hau da, ez da betirako sortzen eta finkatzen, bizitzaren bidean egituratzen baita: norbere buruaren balioaren neurria aldatzen du bizitzen diren ekintza eta bizipenei esker, ingurukoekin duen erlazioen bitartez eta ingurugiro batean.

Baina, autoestimua kontzeptua bera kaleratu denez, sinpleago bilakatu da gurean, eta, alde horretatik, «nork bere burua maitatzea «adierazten du, eta, horren ondorioz, neurri lineala ematen du: sinplifikatuta esateko, autoestimua altua ala apala izatea.

Zure eskutitzan aipatzen duzunaren arabera, kaleko autoebaluaketa hori egin diozu zeure buruari. Profesionalki, psikologia kontsulta baten ebaluaketa sakonagoa eta espezifikoa egin beharko litzateke zer gertatzen zaizun, zer behar duzun eta arazorik ote al dagoan jakiteko. Zergatik? Aipagarri batzuk azalduko ditugu:

Gure gizarte zibilizatu, aberats eta kapitalistan gaur egun «asegabetasuna» orokorra da, pertsonak ez gara «osotasunean», «gustura», edo «beteta» bizi. Gure sistemak berak behartzen du jendea horrela sentitzera ikerketa antropologikoak eta soziologikoak aipatzen dituzten legez.

Gure artean idatzi gabe baina airean dagoan gezurrezko mezua zera izaten da: ondasun materialak autoestimua dakar; erosotasunez bizitzea funtsezkoa da; autokonfidantza kanpoko itxuran oinarritzen da, eta antzekoak. Horrela sarritan galduta, gure ingurukoekin konparaketa zorrotzean, kexaka bizitzen gara sarritan.

Benetazko autoestimua pakete zabala da: lortu dugunarekin harro egotea, nortzuk eta nolakoak garen gaur onartzea eta geroari begiratzean baikorrak izatea. Hurrengoartikuluan ere gai horretaz arituko gara aholku gehiago emateko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.