Atzean Zuloa egitasmoa dokumental labur batekin amaituko da

Nerea Aranburu aktorea. HIRU DAMATXO.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost urteko ibilbideari bukaera emango dio Atzean Zuloa umorezko bideoen egitasmoak. Amaiera Azken Zuloa izeneko dokumental laburrarekin egingo dute, eta gaur bertan sareratuko dute lan hori. Egin duten ibilbidea errepasatuko dute, hizketaldi xelebreekin.

Donostiako Bagera elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak eraman dute aurrera urteotan egitasmoa. Umorezko dokumental batekin eman nah izan diote bukaera elkarrekin sortutako ikus-entzunezko proiektuari.

Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua izan dira urteotan bideoetako eta esketxeetako protagonista. Askotariko pertsonaiak interpretatu dituzte, eta Donostiarekin lotutako txantxa ugari egin. Azken denboraldiko bideo guztiak Twitterren, Instagramen eta Youtuben ikus daitezke. Dokumentala ere sareotan ikusiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.