'Atopia' rol jokoaren bost mahai Bilbon
Loraldia jaialdiaren barruan, Atopia RPG rol jokoaren partida bereziak jokatuko dituzte gaur Bilboko Alondegian. Hamabost jokalari egongo dira, bost mahaitan, eta bakoitzean master edo narratzaile bat egongo da. Mahaiak Alondegiko sarreran eta mediatekan jarriko dituzte. Jokalariek euren pertsonaiak sortuko dituzte, narratzailearekin laguntzaz. Definizioz amaigabeko testua da Atopia liburukoa, eta jatorrizko istorioan parte hartzeko aukera izango dute jokalariek. Ikusleak onartuko dituztela iragarri dute. Inguruan kokaturik eta «errespetuz» partidak jarraitzeko aukera izango dute. Rol jokoaren liburua esku askoren artean idatzi eta marraztu zuten: atopia.eus webgunean deskarga eta eros daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu