Komunikazioa

Asteburuko albistegiaz arduratzea proposatu diote Ugalderi

Maite Artolak ordezkatuko du Joxe Juan Ugalde esataria Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria' irratsaioan

Adrian Garcia.
2013ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Datorren denboraldirako, irailetik aurrera, Joxe Juan Ugalde Albiste Faktoria saioaren esatariari asteburuko editore nagusia izateko proposamena egin dio Euskadi Irratiko zuzendaritzak. Maite Artolak hartuko du haren lekua.

Euskadi Irratiko zuzendaritzak irratsaioak bere horretan jarraituko duela ziurtatu dio BERRIAri. Talde guztietan denboraldi berriari begira aldaketak egin ohi dituztela azaldu du zuzendaritzak, eta aldaketen barruan dago Ugalderi eginiko proposamena. Ugaldek albistegietan jarraituko du, editore nagusi moduan, asteburuan. Ugalderen ordez, Maite Artola arituko da Albiste Faktoria-n esatari lanetan hurrengo denboraldian, irailetik aurrera.

Entzule emaitza onak

«Irizpide profesionaletatik» abiatuta eginiko aldaketak direla adierazi du Euskadi Irratiko zuzendaritzak. Horrez gain, Faktoria Albistegia saioko lantaldean murrizketarik egongo ez dela azaldu dute. Entzule emaitza oso onak lortu ditu azkenaldian Ugalderen irratsaioak; azken neurketatik 10.000 entzule irabazi dituela zabaldu zuen Ugaldek berak duela egun gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.