ASKOTARIKO ELIKADURA MOTAK

2023ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dago animalien haragiari uko egiteko modu bakarra. Batzuek kontsumoa mugatu baino ez dute egiten; bestetzuk errotik kentzen dute animalia jatorriko jaki oro euren dietatik; eta zenbait elikaduratik harago doaz. Haragiari uko egiteko hainbat modu daude, eta bakoitzak bere izena du.

Flexitarianismoa. Haragia baztertzea erabaki dute flexitarianoek, baina ez guztiz: euren elikaduraren oinarria landare jatorriko produktuak dira, baina lantzean behin jaten dute animalia jatorriko jakirik.

Begetarianismoa. Landare jatorriko elikagaietan oinarritutako dietei ematen zaien izen orokorra da. Oro har, begetarianoek uko egiten diote animalien gorputzak jateari (alegia, animalia heriotza saihestu nahi dute), baina animalia jatorriko produktuak sar ditzakete dietan: bai esnea eta esnekiak bakarrik (dieta laktobegetarianoa), bai arrautzak bakarrik (obobegetarianoa), bai esnea, esnekiak eta arrautzak (obolaktobegetarianoa). Eztia kontsumi dezakete.

Begetarianismo zorrotza. Uko egiten diote animalia jatorriko produktu orori; e­z dute jaten ez esnerik, ez esnekirik, ez arrautzarik, ez eztirik. Beganismo deritzo, usu.

Beganismoa. Elikaduratik harago doan erabakia da. Beganoak begetariano zorrotzak dira, eta, gainera, ez dute animaliarik erabiltzen bizitzako beste arloetan ere: ez dira janzten larruarekin eta artilearekin, ez darabilte animaliengan probatutako kosmetika, ez doaz gizakiak ez diren animaliak darabiltzaten zirkuetara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.