Imanol Etxeberria

"Askok daukate ura sentitzeko dohaina, baina ez dakite"

Tolosarrak ia hiru hamarkada daramatza ura sentitzean eta aurkitzen; azpimarratu du ur bilatzaile izatea, bilaketa baino gehiago, bizitzeko filosofia bat dela. Eta lotarako arazo asko ur lasterrekin lotuta daudela.

Ur bilatzailea da Etxeberria. ITZEA URKIZU, GIPUZKOAKO HITZA
Itzea Urkizu Arsuaga.
2017ko ekainaren 2a
12:03
Entzun

Higienea eta egarria baino askoz gehiago biltzen ditu urak. Hala uste du, behintzat, Imanol Etxeberria ur bilatzaileak (Tolosa, 1970). Ura aurkitzea da haren lana, baina baita ur eta energia korronteen araberako bizi antolaketa sustatzea ere.

Nola jakin zenuen ahalmen hori zenuela?

1990ean zahori batekin elkartu nintzen, eta proba egiten utzi zidan; ikasteko aukera nuela esan zidan. Ezusteko handia izan zen niretzat, baina pixkanaka hasi nintzen sentsibilitatea hartzen.

Nola ikasten da sentsibilitate hori hartzen?

Sentitu egiten da, eta sentitzen den hori irakurtzen jakin behar da. Noski, kezkak eta zalantzak sortzen dira bidean, eta okerrak ere egiten dira.

(Irakurri elkarrrizketa osoa Gipuzkoako Hitzan)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.