KANTUA. Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso Abesbatzak bere ibilbideko sari garrantzitsuena eskuratu zuen atzo Balin: Asiako Grand Prix finala. Lehiaketa horretan parte hartu duen Europako lehenengo abesbatza da Landarbaso, eta estreinaldian sari nagusia irabazi du. Asiako Grand Prix finalera beste horrenbeste lehiaketatan garaile ateratako abesbatzak igarotzen dira, eta 2019an Balin bertan egindako txapelketa irabazi ondoren pasatu zen finalera Euskal Herriko korua.
Filipinetako bi abesbatzaz gain, Malaysia, Indonesia eta Taiwaneko koru bat izan du aurkari Iñaki Tolaretxipik zuzendutako taldeak. Finala Baliko Giri Nata Mandala aretoan jokatu da, abesbatzak berak ohar baten bidez adierazi duenez, «koru kanturako akustika zaila» duen areto bat.
Asiako Grand Prix finala irabazi du Landarbasok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu