Gerizpean. Uda-pasa

Artzainen ekarpenari saria

Artzain Eguna egingo dute Legazpin igandean. Goizean ardien, aharien eta artisauen erakusketak izango dira

Haurrek gazta nola egiten den ikasi, eta beren gazta gaztetxoen lehiaketara aurkeztu ahalko dute. BERRIA.
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Artzainei omenaldiak, gazta, artzain txakur eta ardikien lehiaketak, artisau eta latxa arrazako ardien erakusketak eta giro onak osatuko dute artzaintzaren inguruko eguna igandean.

10:00etan hasiko da jaia, orduan irekiko baitira postuak. Gaztak jasotzeko tartea 10:00etatik 10:45era izango da, eta ondoren hasiko dira ekitaldi guztiak. Dena den, gaur ere izango da zertaz gozatu, latxa-poteoa egingo baitute udaletxe atzeko plazan. Horrekin batera, hiru gunean artzaintza hobeto ezagutu ez ezik, musika entzun eta produktuak dastatzeko aukera ere izango da.

Igande goizean izango dira, ordea, Gipuzkoako Ardi Gaztaren 27. Lehiaketa eta Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 21. Lehiaketa. Baina ez dira eguneko jarduera bakarrak izango. Izan ere, urtero bezala, 13:00etan hainbat artzainei omenaldia egingo diete. Gipuzkoako artzain edadetuei dagokienez, Azpeitiko Arauntza baserriko Angel Alberdi Aldalur eta Atanasi Gesalaga Unanue omenduzko dituzte, batetik, eta Oñatiko Beillotza baserriko Juan Lizarralde Elorza, bestetik. Ameriketan artzaintzan aritutako Iñaxio Arrieta Jaio eta Eduardo Urarteren lana ere sarituko dute.

Ondoren, sariak banatu eta herri bazkaria izango da zahar etxean. Gipuzkoako 43. Artzain Txakurren Txapelketarekin amaituko da eguna. Mutrikuko, Ataungo, Arrasateko, Elgoibarko, Azkoitiko eta Oñatiko artzain txakurrek parte hartuko dute.­­
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.