Khea Ziater taldearen Satisfaktion antzezlana taularatuko dute gaur, Donostian, Doka kafe antzokian. Antzezlan horrek Donostiako azken Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria irabazi zuen, eta gaur estreinatuko dute.
Agertokietara itzultzen den aktore bati buruz hitz egiten duen antzerkia da. Krissek urteak daramatza mota guztiko lokaletan bere obrak antzezten, baina, haurdun geratzearen ondorioz, proiektu bati uko egin behar izan zion. Arrakasta ziurtatua zuen proiektu horrekin, zuzendari ospetsu baten filmean protagonistarena egingo baitzuen. Oholtza gainera itzuliko da, antzeztu gabe geratu zen prostitutaren pertsonaia jokatzeko.
Khea Ziater taldea 1998. urtean sortu zuten. Urte bat geroago lehenengo antzezlana prestatu zuten (8 olivetti poetiko), eta, 2008. urtera bitartean, Antzerkiola Imajinarioa konpainiarekin ibili dira elkarlanean. 2010. urtean, taldea berregituratu egin zuten, konpainia independente gisa.
Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza sarian euskarazko formatu txikiko antzezlanek egiten dute lehia. Sari gisa, Donostiako hiru gune gehiagotan emango dute Satisfaktion antzezlana, maiatzean. Oholtza gainean Maria Urzelai ariko da, eta Alex Gerediagak zuzendu du lana.
'SATISFAKTION'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Donostiako Dokakafe antzokian.
Artista baten itzulera
'Satisfaktion' antzezlana ikusgai izango da gaur, Donostiako Doka kafe antzokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu