Artearen enbaxadore

Juan de Aranoa, Aurelio Arteta, Nestor Basterretxea eta Jose Martin Elizondo omendu dituzte, urtetan deserrian izandako artisten «ordezkari» gisa.

Begoña Arteta eta Madeleine Martin senideak, omenaldian. GORKA RUBIO / ARP.
Ilargi Agirre.
Donostia
2013ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Euskal artisten belaunaldi bikain baten ordezkariak omendu ditugu, erbestea jasan zuten belaunaldi oso baten isla direnak». Halaxe adierazi zuen atzo Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatuak. Deserrian egondako lau euskal artistei omenaldia egin zieten atzo, Donostian, Hamaika Bide elkarteak antolatutako Artea eta Erbestea nazioarteko biltzarraren barruan. Nestor Basterretxea, Aurelio Arteta, Jose Martin Elizondo eta Juan de Aranoa izan ziren omenduak, eta horietako batzuen senideak joan ziren saria jasotzera.

Badiolak esan zuen 36ko gerraren ondorioz, euskal artista ugarik alde egin behar izan zutela atzerrira. «Obra asko geratu dira bidean. Horiek ezagutzeko lanetan ari dira Hamaika Bideko kideak». Deserrian egindako euskal kulturako lanak ikertzen ditu elkarteak. Artista gehienek euren obretan Euskal Herriarekiko lotura ez zutela «hautsi» gaineratu zuen Badiolak, eta halabeharrez artearen enbaxadore bihurtu zirela. «Urteek ematen duten ikuspegitik euskal artearen zabaltzea ere ekarri zuen erbesteak».

Oraindik ere ikergai

Hamaika Bideko Carolina Erdociak azaldu zuenez, erbesteko azterketetan askotan bazterrean geratzen da artea. Ikertzen hasi zirenetik, pentsatzen zuten baino askoz ere artista gehiago aurkitu dituzte, eta berriak ari dira agertzen, oraindik.

Ekitaldian Aurelio Arteta margolariaren senide Begoña Artetak, eta Jose Martin Elizondo antzerkigilearen alargunak, Madeleine Martinek, jaso zuten oroigarria. Juan de Aranoaren familiakoak eta Basterretxeak ezin izan ziren joan. Oso hunkituta agertu ziren biak. Artetak nabarmendu zuen artistek bizirik jarraitzen dutela jendearenoroimenean, artelanek denboran irauten dutelako.

Martinek Hamaika Bideren lana eskertu zuen: «Toulousetik [Frantzia] etortzen ginenean Kontxako badia bisitatzen genuen. Han jolasten zuen aitona-amonekin Martinek haurra zela. Duela lau urte hil zen Martin, baina bizirik jarraitzen du zuei esker». Bilboko Arte Eder museoan jarraituko du biltzarrak gaur eta bihar, hainbat adituren parte hartzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.