Artea musikatzen

Baleapop jaialdia egingo dute, gaurtik igandera, Donibane Lohizunen. Musika emanaldiak eta arte garaikidea uztartzen ditu jaialdiak

2016ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Baleapop jaialdia egingo dute Donibane Lohizunen (Lapurdi), gaurtik hasi eta igandera bitartean. Musika emanaldiak eta arte garaikidea uztartzea da helburu nagusia.

Bi musika emanaldi egingo dituzte gaur: Guillaume Lantonnet Gambetta kalean (21:00), eta Chassol piano jotzailea Luis XIV.aren plazan (23:00). Dantza eta musika nahasten dituen Negua ikuskizuna egingo du Bilaka Kolektiboak, Luis XIV.aren plazan (21:30). Garden Kolektiboan antolatu dute gaur ideien inguruko gogoeta eta solasaldia (11:00).

Bihar ere solasaldia egingo dute Garden Kolektiboan (10:00). 19:00etik hasita gauerdi arte, DJak arituko dira Donibane Lohizuneko merkatuan. Poteoa egingo dute, gauerditik 04:00etara, erdigunean dauden tabernetan.

Ostiralean, berriz, Inauguration of the Pleasure Dome eta Elmyr de Hory: le faussaire du siècle filmak emango dituzte Le Select zineman (11:00). Zenitzeko hondartzan DJak egongo dira arratsaldean, eta Dollkraut (21:15), Sheitan Brothers (21:15) eta Radiator (22.30) taldeek kontzertuak emango dituzte dohain.

Arte garaikide ibilbidea egingo dute ostiralean eta larunbatean:Carmen Campo Realen eta Laurent Lacotten proiekzioak, esaterako. Solasaldiak egingo dituzte bi egunotan (11:00), eta Zenitzen DJak arituko dira. Lumi (20:15) eta Shackleton (22:45) taldeek kontzertuak emango dituzte larunbatean, Dukotenia parkean.

Musika tailerrarekin (11:00) hasiko da igandea. Gainera, Jeanne Berbinau-Aubryren arte garaikidea egongo da ikusgai, adibidez. Asteburuko Dukotenia parkekomusika emanaldien sarrerak hamabost eurotan egongo dira. The Pilotwings (16:00) eta Moi Moi Band (19:00) taldeak ariko dira igandean, besteak beste.

Baleapop jaialdia

Gaurtik igandera bitartean, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.