«Arrisku handiko produkturik ez» Cannesko Mipcom azokan

Edu Lartzanguren.
2018ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Telebistarako produktuak salerosteko Mipcom azoka egin dute Cannesen (Okzitania), astelehenetik ostegunera, eta han egon diren Euskal Herriko hainbat ekoiztetxek euren produktuak aurkeztu dituzte. «Ikusi dugu merkatuak fikziorantz jo duela, baina ez da egon gauza berri, esanguratsu edo arrisku handikorik», esan du Pausoka ekoiztetxeko Itziar Zeberiok, Cannestik itzuli berritan. Pausokak Aitaren Etxea Greziara saldu zuen han, esaterako, Zeberiok azaldu duenez. El Vasco izenburua izango duen film batean lanean ari da Pausoka, ekoizle argentinarrekin koprodukzioan, eta haiekin elkartzeko baliatu dute azoka.El Impostor formatua berriz bultzatu dute, eta pare bat herrialderen arreta jaso dute Cannesen. Lehen ere Txinara, Perura eta Kataluniara saldu dute reality-a.

Europan egiten dena ikusteko eta ideiaren edo formaturen bat erosteko asmoz joan zen Cannesera Baleuko ekoiztetxeko Oskar Perez. «Gauza gutxik harritu gaitu», esan du ekoizleak. «Aurten, dantza saio asko egon dira, plato handian egitekoak, baina halakoak ezin ditugu ETBra ekarri». Herbehereetako Dance as one saioa ikusi ahal izan da, esaterako. Hartan, kamera geldoan ikusten dute dantzarien jarduna, haien koordinazioa aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.