Areatza herrian hiru musika talde entzuteko aukera izango da, estiloan antza dutenak baina zeharo ezberdinak direnak: Materia Gris, Vendetta eta Governors; 23:00etan hasiko dira jotzen.
Materia Gris taldea Arratia ibarreko musika taldea da. Ska musika reggearekin nahastuta jotzen dute, eta kutsu jamaikarra ere ezarri diete beraien musikari. Bederatzi taldekidek osatzen dute taldea: bateriaz, gitarraz, baxuaz, tronpetaz, teklatuaz, saxo baritonoaz, saxo altuaz, tronboiaz eta ahotsaz arduratzen direnak. Haize instrumentuei garrantzi handia eman diete taldekideek, hasierako musikari kopurua nabarmenki handituz.
Vendetta taldeak bi disko kaleratu ditu. Izen bereko lehen diskoa 2009an kaleratu zuten: Vendetta. Bigarren diskoa aurten atera dute, Puro Infierno izenburupean. 2009an sortu zen taldea, etaska estiloko musika jotzen du.
Arrasateko taldea izango da azkenik: Governors. Fjord taldetik eratorritako taldea da, eta Juan Sangre da bultzatzaile eta abeslaria. Besteak beste Ekon eta Fjord taldeetan ibili ondoren, esperientzia handiko musikaria bihurtu da. Governors taldearen musika rock estiloan sailka daiteke; bai rock indartsuan, baita melodikoan ere. Hiru taldeetatik rock kutsu handiena duena izango da azkeneko hori.
MATERIA GRIS, VENDETTA ETA GOVERNORS
Non. Areatzan.
Noiz. Gaur, 23.00etan.
Sarrera. Doan.
Areatza, musikaz beteta
MG, Vendetta eta Governors musika taldeen kontzertua izango da Areatzan, 23:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu