Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Arazoak, zergatiak eta helburuak

2013ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Psikologo klinikoen lana beti arazoen artean egiten den lana da: kontsultara etortzen direnak sufritzen ari dira, eta gure lanaren bitartez arazo hori aldatzea, bukatzea, desagertzea, konpontzea espero dugu. Hasierako saioetatik hasita, profesionalek eta bezeroek dituzten galderak askotarikoak dira: zer gertatzen zaio haur honi hain galduta eta nahasita egoteko? Zelan bilakatu da depresio hau pertsona honengan? Zelako prozesua sortu da barnean, inguruan, familian, bizimoduan? Arazo larririk egon al da (heriotzaren bat, gaixotasunaren bat, langabezia...)? Zer dela-eta sentitzen du pertsonak herstura bizia arazo larririk ez bada antzematen gaur egun bere bizimoduan? Eta zer dela-eta familia honetan dena zarataka esaten da? Zergatik pizten da sua hain azkar kanpotik ez bada ezer larririk ikusi?

Psikologiako kontsultan gure lanaren antolamenduak hainbat epe ditu: ebaluaketa, tratamenduaren plangintza, helburuak. Epe horiek elkarlanean oinarritzen dira, profesional eta bezeroaren arteko erlazioan; eta hor konfiantzaz sortu behar da. Lantaldea osatu beharko da, tratamenduari aurre egiteko eta lagungarria izateko.

Sarritan, hemen aipatu dugunez, lan egiteko modu desberdinak ditugu psikologoek, eskola eta ikuspuntu desberdinak daudelako gurean. Psikoanalisia eskola zaharrenetarikoa izan zen, eta kritika ugari izan ditu ikerketa zientifiko gutxi egin direlako bere barnean, eta tratamendu luzeak, beraz zailak eta garestiak pertsona orokorrentzat.

Ikuspuntu hori gainditzekoorain dela berrogeita hamar urte mugimendu profesionala sortu zen AEBetan, psikologoen lanaren emaitzak zientifikoki aztertzeko; baita euren erabilgarritasuna erakusteko eta euren egokitasuna frogatzeko ere. Zorionez, kliniketan eta unibertsitateetan batez ere, ikerketan baliagarriak izan dira tratamendu erabilgarrienak eta laburrenak, gida klinikoak eta antzekoak sortzeko. Eta dakigunetik psikoterapia kognitibo konduktuala delakoan tresna ugarik zientifikoki demostratu dute euren baliagarritasuna. Bakarkako lana da gurea, eta, lehen esan dugunez, arazo artean egiten den lana da. Nire ustez, ikerketa zientifikoak ondo laguntzen digu profesionalak bere erabakiak hartzeko eta erabilgarrienak diren metodoak aukeratzeko. Gero kontsultako lanean metodologia hori kasu indibidualera ere egokitu behar da, pertsona bakoitza desberdina den artean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.