Gasteizko jaiak

Arabako Lurralde Etxeen Federazioak botako du Gasteizko jaietako txupinazoa

Gasteiztik kanpo jaio eta Arabako hiriburuan bizi diren 78.000 pertsonak izango dituzte gogoan jaien hasieran. Elkarteek 12.000 bazkide baino gehiago dituzte guztien artean.

Etxebarria alkateak txupineroak aurkeztu ditu gaur goizean, Gasteizko San Migel elizako eskaileretan. GASTEIZKO UDALA
Etxebarria alkateak txupineroak aurkeztu ditu gaur goizean, Gasteizko San Migel elizako eskaileretan. GASTEIZKO UDALA
unai etxenausia
2024ko uztailaren 18a
14:10
Entzun

Arabako Lurralde Etxeen Federazioak botako du Gasteizko jaien txupinazoa, abuztuaren 4an. Gasteizen zortzi etxe dituzte, eta Laudion (Araba), lau. Haiekin batera, Iñaki Kerejazuk Zeledonen rolean zapia jarriko dien lehenengoak izango dira.

Arabako Lurralde Etxeen Federazioa irabazi asmorik gabeko entitatea da, 1985ean sortua, Gasteizen eta Araban dauden lurralde etxeak koordinatzeko. Gasteizen, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Extremadura, Palentzia (Espainia), Galizia, Katalunia eta Nafarroako etxeak barne hartzen ditu. Laudion, berriz, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Extremadura (Espainia) eta Galiziako etxeak daude. Elkarteek 12.000 bazkide baino gehiago dituzte guztien artean.

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak nabarmendu duenez, txupinazoa Gasteiztik kanpo jaio eta Arabako hiriburuan bizi diren 78.000 pertsonentzat izango da: «Gure hiriaren eraikuntza sozialean eta ekonomikoan lagundu dute. Gizateria eraikitzeko lan handia egiten dute. Horiek gabe, Gasteiz ez litzateke gaur egun den hiri ireki eta plurala izango».

Bestalde, Monica Calvo Arabako Lurralde Etxeen Federazioko presidenteordeak aitortza eskertu du: «Gasteizko herritarren %20 ordezkatzen ditugu, eta hiri honen parte garrantzitsu sentitzen gara. Duela 70 urte Gasteizera iritsi eta bere garapenean lagundu zuten guztiei egindako omenaldia da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.