Appoteo: poteoak errazteko android aplikazioa

Appoteo. BERRIA.
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal idiosinkrasiaren erakusgarrietako bat da poteoa. Nor ez da ibili erabat zoratuta kuadrillakoen tragoak eskatzen? Batzuetan, dena buruz gogoratu nahian, eta, beste zenbaitetan, papertxo ziztrin batean tragoak nola edo hala apuntatuta. Dirua kudeatu eta tragoak eskatu behar dituenari laguntzeko garatu dute Appoteo android sistemarako aplikazioa (http://goo.gl/vKFTc). Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, afalondoa-bazkalondoa eta konbinatuak. Edari ohikoenen zerrendak egiteko aukera ematen du aplikazioak, eta, laster, garatzaileek esan dutenez, norberaren aukerak sartzeko modua izango da. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.