Apple TV Plusen 'Silo' telesailak zabaldu du Canneseries

Rebecca Ferguson, Silo-n. BERRIA.
urtzi urkizu
2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Apple TV Plus plataformaren Silo zientzia fikziozko telesailak eman zion atzo hasiera Canneseries nazioarteko telesail jaialdiari. Graham Yost gidoilaria, Morten Tyldum zuzendaria eta Rebecca Ferguson aktorea Okzitaniako hirian izan ziren telesaila aurkezten. Hilaren 19ra bitartean, mundu osoko telesailak proiektatuko dituzte Cannesen.

Sail Ofizialeko lehian, honako telesail hauek parte hartuko dute: Bargain (Hego Korea), Bon Matin Chuck (Kanada), Carthago (Israel), Childhood Dreams (Herbehereak), Corduroy (Israel), Dead Ringers (AEB), Power Play (Norvegia), Prisoner (Danimarka), Spinners (Frantzia-Hego Afrika) eta Tapie (Frantzia).

Lehiaz kanpo, Silver Treek zuzendutako Liaison Fatale telesaila estreinatuko dute. Itxiera galan, La fabuleuse Mme Maisel telesailaren (Amazon) azkeneko denboraldia aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.