Euskal Herrian dauden hontzetan txikiena da apo hontza (otus scops). Gutxi gorabehera 20 zentimetroko altuera izaten du, eta hegalen zabalera, 55 zentimetrokoa. Emeak arrak baino pixka bat handiagoak izaten dira. Ikusteko zaila izaten da; ez bakarrik gautxoria delako. Bere lumen kolorea zuhaitzetako enborren antzekoa da, eta horrek inguruarekin mimetizatzeko erraztasuna ematen dio.
Bi motots ditu, belarriak balira bezala. Moko txiki eta iluna du, begi handi horiak, buru handia eta hegal luzeak. Zuhaiztietan bizi da: sotoetan, larreetan, baratzeetan, parkeetan, lorategietan eta baso txikietan. Intsektuak jaten ditu: gaueko tximeletak eta matxinsaltoak ditu gogoko. Hala ere, narrastiak, hegazti txikiak eta mikrougaztunak ere jan ditzake; haien gainera salto eginez ehizatzen ditu.
APO HONTZA

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu