Antzerkira ere, krisia heldu da

'Vive soñando' antzezlana aurkeztuko dute Martuteneko jaietan, krisialdia ardatz nagusi duelarik

Santi Ugalde eta Mikel Laskurain, antzezlaneko aktoreak. BERRIA.
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Trapu Zaharra antzerki taldeak lan berri bat aurkeztuko du gaur, Martutenen: Vive soñando kale antzerkia. Gaur egungo egoera larria dela eta, antzerkigintzan krisi kasuak ere badirela islatu nahi izan dute antzezlan honekin.

Bi antzerkigile ohiren kasuak aurkezten dira. Hainbat urteren ostean, lan baldintzak direla eta, lanik gabe geratu dira, eta kalera irten beharrean aurkitzen dira, promozionatzeko helburuarekin eta, batez ere, ordezkari bat aurkitzeko helburuarekin. Horretarako, kale erdian urteetan egin izan dituzten errepertorioak egiten hasten dira — karaokeak, umeen urtebetetze ospakizunak...—. Hala ere, arazo nagusi bat dute bi protagonistek: beraien arteko harremana eraman ezina bihurtzen da. Harreman horren zailtasuna bi adar desberdinetatik datozen antzezleak direlako gertatzen da. Bata, telebistetako telesail amaiezinetatik, eta bestea, antzerki erradikalenetik. Ezaugarri horiek aktoreen emanaldiak zailduko ditu, eta orain arte ezezaguna izan den antzerkiaren ikuspuntu bat azaleratuko dute.

Egunotan Martutene auzoko jaiak direla eta, Donostia Kulturak Vive soñando antzezlana aurkeztuko du gaur. Aktore lanetan, Santi Ugalde eta Mikel Laskurain ezagunak ibiliko dira. Antzezlana ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Martutenen, ibaialde atzealdean (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.