Antzerkigileak eta antzerkizaleak elkartzea, horra Eztena Teatro Egunak jaialdiaren helburua. Atzo hasi zuten jaialdia, Errenterian (Gipuzkoa), eta bihar arte jarraituko dute hiria antzezlanez eta antzerkiaren inguruko eztabaidez betetzen.
Piezak egitasmoa taularatu zuten atzo, Mikelazulo Kultur Elkartean. Egitasmo horretan, oraindik garatu gabeko proposamenak aurkezten dituzte jendaurrean, ikusleen erantzuna neurtzeko.
Gaur, 11:30ean hasita, Hots kale ekintza ikusi ahalko da hiriaren erdigunean. Edurne Agirrezabalak Sarean zintzilikatuta lana antzeztuko du, 18:00etan, Xenpelar Etxean. Badut clown taldearen Flamenkito lana ikusi ahalko da, 20:00etan, Mikelazulon. Ondoren, Los Pardos taularatuko du Que Par Che konpainiak.
Bihar, gosari-solasaldia egingo dute, Hamaika aktore autore bila izenburupean. Le Petit Theatre de Pain taldeko Manex Fuchs, Arantxa Iturbe kazetari eta idazlea, Borja Ruiz Kabia laborategiko zuzendaria eta Pablo Barrio idazlea arituko dira iritzia ematen.
14:00etan, jana, bertsoa eta antzerkia nahastuko dituzte Ander Lipusek, Sustrai Colinak eta Unai Elizasuk, Erregea eta Bufoia Banketean.
EZTENA TEATRO EGUNAK
Noiz. Bihar arte, egun osoan.
Non. Errenterian. Oturuntzan izena emateko: 943-51 70 02, [email protected].
Antzerkiaren eztenkada ederra
Eztena Teatro Egunak jaialdia egiten ari dira egunotan Errenterian, antzezlanak ikusi eta ahotan hartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu