Antzerkia eta barrea Araban

Araiako Umore Antzerki Jaialdia abiatuko da gaur, 'Terapiak' antzezlanarekin

Sexu identitatearen bila ari diren pertsonaia batzuei buruzko komedia eroa da Vaiven Produkzioen Terapiak. VAIVEN.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Igandera arte, hamabost bat antzezlan eta bestelako ikus-kizun taularatuko dituzte Asparrenean (Araba), Araia auzoko plaza eta aretoetan. Antzerkia, zirkua eta magia elkartuko ditu jaialdiak, eta gaur bertan hasiko da, Vaiven Produkzioak konpainiaren Terapiak antzezlanarekin.

Araiako Umore Antzerki Jaialdia 1994. urtean sortu zuen Porpol konpainiak. Ia hogei urte daramate, beraz, urtero adin orotako eta euskarazko zein erdarazko ekitaldiz beteriko lauzpabosteguneko programazioa antolatzen. Abuztuaren 15aren inguruan egiten dute jaialdia. 2000. urtetik, Arabako beste hainbat herritara eramaten dituzte ikuskizunak.

Terapiak komedia eroa taularatuko dute Arrazpi Berri kiroldegian, 22:30ean. Laneko pertsonaiak oreka emozionalaren eta euren identitate sexualaren bila dabiltza. Baina terapeuta ero eta lotsagabeen eskuetan erortzen dira, eta ulertzen dute sendagileek berek behar dutela terapia.

Bihar bost ikuskizun taularatuko dituzte, eguerditik aurrera: Pez Limbo konpainiaren ¿Espinazo o callos?, Los 2Playren Starfatal, Johny & Janen Teatro por episodios, Pepe Viyuelaren Encerrona, eta Borja Ytuquepintasen Sueños de arena.

ANTZERKIA

Noiz. Gaurtik igandera arte.

Non. Araian (Asparrena, Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.