Antxon Ezeizaren lan osoa katalogatu dute
![Antxon Ezeiza, 2003an, Donostiako Zinemaldian. GARI GARAIALDE / FOKU. Antxon Ezeiza, 2003an, Donostiako Zinemaldian. GARI GARAIALDE / FOKU.](https://www.berria.eus/uploads/s1/71/70/18/p036-f01.jpeg)
ZINEMA. Antxon Ezeiza zinemagilearen (Donostia, 1935-2011) funts dokumental, grafiko eta bibliografikoa jaso eta katalogatu du Euskadiko Filmategiak. Bilduma material bibliografikoz, zinematografikoz eta audioz osatuta dago, eta 257 erregistro sortu dituzte; Ezeizak idatzitako gidoiak, sinopsiak, testuak, gutunak eta artikuluak daude haien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu