Komunikazioa

Antena3 eta LaSexta batera, telefono eta tabletetan

Taldeko saioen eta ikusleen arteko lotura estutzea nahi dute 'Atresmedia Conecta' aplikazio bateratuekin

David de Jorge sukaldaria Atresmedia taldean ariko da udazkenean. ETB.
Iñaki Lasa Etura.
2013ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Teknologia berriak erabilita ikus-entzuleekiko harremana sendotu eta komunikatzeko bide berriak urratzeko asmoarekin, smartphone eta tabletentzako Atresmedia Conecta aplikazioa sortu du Atresmediak, Espainiako La Sexta eta Antena3 kateak biltzen dituen taldeak. ANT3.0 aplikazioa ordezkatuko du. Azken horrek Antena 3 kateko edukiak zituen soilik, eta, orain, taldeko kate guztietara zabalduko dute.

Zuzeneko emanaldiak egin ez, baina parte hartzeko aukera emango dio erabiltzaileari. Saioa hasi aurretik, mezu bat jasoko du gailuaren jabeak, eta, sartzea erabakiz gero, interakziorako aukera zabala edukiko du. Komunikazio taldearen telesail gehienak aplikazioaren bitartez ikusteko aukera eskainiko dute: sare sozialen erabilera bermatuta, esteka esklusiboekin, inkestekin...

David de Jorge, Atresmediara

David de Jorge sukaldari hondarribiarra Atresmedia taldeko Top Chef sukaldaritza reality-ko epaimahaiko kidea izango da. Alberto Chicote eta zehazteke dagoen beste sukaldari batekin lan egingo du udazkenean, Espainiako LaSexta edo Antena3 katean emango duten saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.