Antena3 Bizkaian grabatzen ari da 'Angela' telesaila

Veronica Sanchez aktorea. ATRESMEDIA.
urtzi urkizu
2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkeneko urteetan Espainiako hainbat telesail eta film ari dira grabatzen Bizkaian, zerga abantailak tarteko. Egunotan, esate baterako, Antena3 telebista katea Angela izeneko telesaila ari da filmatzen Bizkaiko hainbat herritan —Mungian, Mundakan eta Bilbon, besteak beste—. Australiako Angela Black thriller arrakastatsuaren egokitzapen bat da, eta 50 minutuko sei atalez dago osatua.

Aktoreen artean dago Ane Gabarain (Donostia, 1963). Aktore taldean harekin batera ari dira Veronica Sanchez, Daniel Grao, Jaime Zatarain eta Lucia Jimenez.

Sonia Martinez eta Borja Etxebarria dira ekoizle eragileak, eta fikzioaren zuzendaria Tito Lopez-Amado da. Buendia Estudios Bizkaia Atresmedia TVrekin batera ari da telesaila ekoizten.

Emakume protagonistari tratu txarrak ematen dizkio senarrak. Gizon gazte bat ezagutu, eta harengana gerturatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.