Antartikako penintsulara abiatuko da Unai Basurko sei hilabeterako

Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikaslek eta Kepa Acero surflariak ere egingo dute bidaia

Erredakzioa
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hurrengo astean hasiko du Unai Basurkok bere hurrengo bidaia. Antartikara joango da oraingoan, Pakea Bizkaia izeneko hirugarren espedizioan. Ingurumenaren gaineko sentsibilizazioa sustatzea eta ozeanoaz beste aldeko herriekin harremanak lantzea dira egitasmoaren helburuetariko bi. Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikasle ere joango dira ontzian. Nautika ikasleak, biologo bat, argazkilariak, irakasleak... Hemeretzi pertsona izango dira guztira bidaiak izango dituen hiru etapetan.

Horiez gainera, Kepa Acero surflaria ere joango da itsasontzian. Bost Itsaso izeneko bere proiektuaren barruan, olatu bat hartuko du Acerok Antartikako penintsulan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.