Ane Irazabali emango diote 2019ko Eurobasque saria
Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak 2019ko Eurobasque saria emango dio Ane Irazabal kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileari, Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarengatik. Awlad-Hesiak gainditu lana Cosimo Caridirekin batera zuzendu du Irazabalek, eta bertan aztertu dute gatazkatik ihesi doazen haurrek zer muga dituzten eskolatzeko. Lau haurren egunerokoanolakoa den kontatu dute dokumentalean —azaroaren 27an estreinatu zuten Bilboko Zinexit Giza Eskubideen Zinema jaialdian—. Saria maiatzaren 8an emango diote Irazabali, Gernika-Lumon (Bizkaia). Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Jose Ignacio Bustamante kazetaria ere sarituko du, Y sin embargo se mueve lanarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu