Zibergela

Android Euskaraz egitasmoa

Androideko hainbat aplikazio euskaratuta daude jadanik, euskal komunitate txiki batek egindako lanari esker

Aitor Aretxaga Agirre.
2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal komunitate txiki batek Android Jelly Bean 4.1.1 bertsioa euskaratzeko egitasmoa jarri zuen martxan irailaren 23an. Helburua itzulpen horiek Googleko proiektuan hainbat arinen txertatzea da; horri esker, sakelakoen eta tableten konpainiek haien Android bertsioak euskaraz jartzeko aukera izan dezaten.

Haien asmoa talde txikia eratzea zen, itzulpen zehatzagoak eta txukunagoak lortzeko asmotan, eta aldian aldiko auzolan bidezko laguntza puntualak jasotzeko asmoz. Horren erakusle, adierazgarria da duela aste pare bat balidatzaile bila ibili zirela, itzulpenetan aditu eta esperientziadunen bila, alegia. Itzulpen guztiak Creative Commons BY-SA lizentziapean sortu dituzte, software libre gisa erabilgarri izango dira.

Aurrerapenik badago, eta joan den urriaren 4an kaleratu zuten oharrari ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Han adierazi zuten bukatutako aplikazioen behin-behineko zerrenda: Calculator, Calendar, DeskClock, Exchange, Gallery, HTMLViewer, KeyChain, Music, MusicFX, Protips, SoundRecorder eta VoiceDialer dira erabat euskaratuak daudenak oraingoz.

Adi egon haien webguneari, laster egongo baita deskargatzeko moduan eta instalatu nahi duenarentzat ROMa: http://androideuskaraz.akting.eu/.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.