Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Zaharrak berri?

2014ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Erran zaharra dugu, aspaldikoa, gure bazterretan, ezer ez balitz kanbiatzen bezala... Egiada berritasun asko ditugula egun hauetan, gobernu berria Frantzian atzo geroztik eta, egun berean, hainbeste auzapez berri Iparraldean. Politika analistek badute hor elikagai handia.

Valls Lehen Ministro berriak, Lebranchu anderea lurralde antolakuntzetarako gordetzen duela, Iparraldeko Lurralde Kolektibitatea behin betirako ehortzia ote du? Zentralismo jakobinista gogorra jarriko al digu betirako gure errepublikazale katalan errefuxiatuaren semeak? Bada beldurrik.

Ohargarri da Baionako alkate berriaren bidea ere, Etxegarai abokatuarena. Batek zioen ezker sozialista gehiengoan izanez, Kontseilu Nagusikoak eta diputatuak sozialistak baitira, Etxetok bidea irabazia zuela. Baina tokiko erreibindikapen euskaltzaleen alde agertuz, nola Batera plataforma edo Euskal Herriko Laborantza Ganberaren abokatu izanez debekatze garaietan, Etxegarai garaile agertzeko bidea zukeela.

Ebanjelioa errepikatu behar ote da? Bere fruituetarik ikusten dela arbolaren balioa... Egia hala balitz, baina maltzurkeria, jukutria eta manipulazioa ere hor dira hainbeste politika eremutan. Euskal Herrizaletasunak urratsak egin dituela hor bi asteetako hauteskundeetan, aspaldiko ametsaren bide berriak ote? Herriaren alde baina euskararen alde ere bai? Nekezia eta ukamen garai gogorrenetan, ikusi da herritarren gaitasuna beren baitarik gauzen zutik jartzeko. Ez dezagun ahantz garai horietan garela eta errazkeria lerrakor litzatekeela osoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.