Gizarteak eskola behar du askatasuna, justizia, zuzentasuna eta ongizate maila egokiak ziurtatzeko. Hori lortzeko, heziketa pertsonaren bizitzarako behar diren konpetentzien sendotze funtsezko tresnatzat hartu behar da. Krisi-garaian, beharrezko konpetentzia horien artean, konpetentzia emozional pertsonalak eta sozialak garrantzi handiagoa dute.
Sobera ezaguna da arazo ekonomiko eta sozial larrian gaudela. Horri guztiari aurrekontuen murrizketan oinarritzen ari den gobernu bat gehitzen badiogu, bereziki hezkuntza sisteman, ez da harritzekoa heziketa-zentroetan, eskola-uztea, bulling edo jokaera disruptiboen nabarmentze prozesua gertatzea. Jokaera horiek eskolan nahiz gizartean bizikidetasuna zailtzen aridira, ez dugu ahaztu behar haurtzaroan jokaera oldarkorrak erakusten dituzten ikasleen gehiengoa heldu bortitz bihurtu ohi dela.
Beraz, bakerako heziketa, heziketa emozionala, baterako hezkuntza, bizikidetasuna, tolerantzia eta solidaritatea adin goiztiarrenetik garatuta, egoera horiek aurrez ikusteko baliabiderik eraginkorrenak dira.
Unean, 2006ko Heziketa Legearekin (LOE), Europako Batzordeak proposatuta, tutoretzako asteroko saioarekin batera, curriculumean ordutegi eta leku jakin bat eskaintzen zion Hiritartasunerako Hezkuntza irakasgaiari, gai horiek garatzeko. Hiritartasunerako Hezkuntzaren barruan, konpetentzia emozionalaren garapena funtsezkoa iruditzen zaigu, emozio ezkorren efektu kaltegarrien aurkako prebentzioan, bortizkeriaren aurkako prebentzioan eta bizikidetasunaren hobekuntzan.
Hala ere, berriki aurkeztutako LOMCE heziketa legeak aurreproiektuaren sarreran proposatzen duen bezala, ezinbestekoa den ezarpen lasai, emankor eta arduratsua egiteko beharrezkoak diren akordioak sortu ordez, aukeraketan oinarritzen den heziketa-modeloa proposatzen du, segregazioa eta desberdintasuna bultzatuz. Balore horiek bizikidetza demokratikoan oinarritzen den hiritartasunaren kontzeptuaren aurkako ezaugarriak dira.
Hori dela eta, lege berriak nekez begiesten du Hiritartasunerako Hezkuntza, bigarren plano batera baztertu nahian edota zeharkako izaerara bueltatu nahian.Beraz, Hiritartasunaren Hezkuntza, espaziorik eta ordutegirik ez hartzekotan, curriculum ezkutuan ahaztuta geratzeko arriskuan dago. Heziketari eman nahi zaion norabide honek, hezkuntza sistema hobetu ordez, horrenbeste zailtasunekin eta ez ahalegin gutxirekin eraiki ditugun heziketa-sistemaren alderdi positiboei uko egitea dakar.
Osasuna. Adimen emozionala
Wert... Nora eraman nahi gaituzu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu