Aitor Txarterina.
Maratila

Udaberriko RZ

2014ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Osagaiak: (lau lagun edo hiru etsaiendako): lore eder bi, irribarre kilo erdi, 3 arrautza, demokrata bat, kilo bat tipula, egiazko frankista bat, urdaiazpiko xerra lodia, olibazko olioa, 10 gramo gatz eta 500 zl. ur.Ron txorrotada bat.

Egiteko era:

Lehenbizi demokrata eta frankista biluztu eta uretan sar. Ordubete egosi. Ondoren, hotzean erreserbatu, badaezpada.

Apartean, kazola batean bota erreposki olioa. Berotu. Tipula juliana eran moztu eta kazolan sar. Ondoren urdaiazpikoa (xehetua), gehitu. Behin nahasita, irribarrea gehitu. Utzi su eztian ordu erdiz. Gorritu ondoren, arrautzak bota eta egurrezko koilaraz irabiatu.

Demokrata eta frankista xehe-xehe ebaki labana kamuts batekilan. Carpaccio baterako ia. Xaflaz xafla eraiki pastela. Orain hau, gero bertzea. Tartean, kazolako nahasmendua tartekatu xaflen artean. Gatza gehitzeko tenorea duzu, egizu, bada. Behin eginda, labean sar. Hasieran 220 gradu Farenheit, 10 minutuz. Ondoren 220 gradu Celsius, ordu bete pasaaaatxo. Aldea nabarituko duzu, ziur izan. Labealdiaren erdian atea ireki eta ronaz blaitu pastela, eskuzabal. Botila ez hustu, halere. Utzi nahikoa eztarria freskatzeko.

Pastela labetik atera eta hilabete pare bat utzi lehortzen. Kolorea mudatuko du. Zuri bost.

Denbora igarota, oraino oroitzen bazira, plater zabalean aurkeztu, lore ederrez apaindurik. Lagun artean dastatu baino, askozaz goxoago gertatuko zaizu etsai amorratu batekin konpartitzea. Aholkatzen dugun ardoa, Mendozako Catena Malbec. 13 gradutan zerbitzatu, ez izan astapotro. On egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.